2010/10/29

A ze kiratsa!

Ostirala, 2010ko urriak 29

Zelako kiratsa duen amak! Gu lotan geunden eta bat-batean menda usaina heldu zaigu. Ezin duzue imajinatu ere egin zelako intentsitatea zuen kiratsak! Jasanezina, benetan! Saiatu gara zerrautsarekin babesten baina ezineskoa, iglu-dendan sartu gara eta horrela usaina arindu dugu. Guk ez genuke aire-freskagarri hau aukeratuko oso bortitza baita.

Gure usaintzeko gaitasuna asko garatu dugu eta horregatik usain finena ere nabaritu dezakegu. Modu honetan konturatzen gara gure inguruan nor dagoen. Adibidez, ama edo amona diren ezberdintzen ditugu. Bruni baldin bada, atea zeharkatzen duen mementotik bere usaina nabaritzen dugu. Lo gaudela plantak egin arren, beti jabetzen da. Muturra burdin barren artean jartzen du eta orduan kiratsa hain da nazkagarria ze iglu-dendatik irten behar dugun. Bai, horrela da gure bizitza: kiratsarik ez mesedez, jasanezina da!!!

Beraz, amarentzako oharra. Mesedez, hurrengoan ez ezazu "reflex" izeneko aire-freskagarri hori erabili, ados? Ez zaigu batere gustatzen.

4 comentarios:

  1. Zuek bai alperras! Argi dago edontzi berria zuek kirola egiteko dela ea forman jartzen zareten! Bestela ipurdia gizenduko zaizue eta!

    Carbi

    ResponderEliminar
  2. Tira, tira gu zu baino gehiago erabiltzen dugu gurpila. Gu behintzat ez dugu gurpila marraskatzeko erabiltzen. Gurpila kirola egiteko da!!! Eta edontzia ura edateko erabiltzen da, hortaz, ez dugu zertan indarra galdu ura edaten.

    Vito eta Lucky

    ResponderEliminar
  3. Non dago idatzita gurpila kirola egiteko dela eta ez marraskatzeko? Niri inork ez dit aruabidea eman.

    Carbi

    ResponderEliminar
  4. Jajaja, zu bai argia! Beti aitzakiak bilatzen!

    Lucky eta Vito

    ResponderEliminar