2010/11/27

Carbiren saltoa

Gaur goizean lasai-lasai nebilen kaiolako goiko solairuan plastikozko hodia marraskatzen non bat-batean txistu-hots beldurgarria entzun dudan! Ustekabean hartuta salto ikaragarria eman dut eta beheko solairura erori naiz.

Berehala hasi dut inbestigazioa zer demontre gertatu den jakiteko. Azalpena erraza da: amari ez zaio gustatzen plastikozko hodia karraskatzen dudanean, nire etxea jango dudala dio. (Zelako ergeltasuna!). Haserre, ikustean zertan ari nenbilen txistu  egin du ni ohartarazteko. Baina ez zuen uste horrelako sustorik hartuko nuenik, ez behera jauziko nintzenik. Tira, barre egin dit horren gutxirekin hainbeste beldurtu naizelako. Amak ez nau ulertzen!


3 comentarios:

  1. Salto bikainak egiten dituzu, lagun! Gu ere horrelako saltoak egiten saiatzen gara baina ez gara trebeak. Lortu duguna da beheko solairutik goiko solairura pasabide berria aurkitzea: burdinezko barretatik igotzea dibertigarria da benetan!

    Vito eta Lucky

    ResponderEliminar
  2. Bai, nik ere erabiltzen ditut barrak eskailera bezala. Eta saltoarena normala da. Jerbook, hamsterrak ez bezala, atzeko hanka indartsuak digutugu kanguroak bezala salto egiteko.

    Carbi

    ResponderEliminar