Badakizue garbi egotea eguneroko eginkizuna da. Oso-oso garrantzitsua da dotore egon nahi baldin badugu. Garbiketa prozesua geneetan daramagu idatzita: lehenengo eta behin muturra garbitu behar dugu bi eskuz; ondoren, buru osoa eta azkenik, sakonki ikuzi nahi dugun atala. Bideo honetan erakutsiko dizuet nola ni (Lucky) garbitzen naizen segundu batzuetan.
Bitartean, aita gurpilan jo ta ke dabil entrenatzen ni irabazteko nahian, baina ezin izango du. Ni bera baino azkarragoa naiz. Eta horrela ez bada, tranpak egiten ari da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario