2010/10/09

Carbi

Carbi gurekin bizi den Jerboa da. Jerbo bat hamster baten antza du, baina buztan luze iletsuarekin eta atzeko handa indartsuekin kanguro moduan salto egiteko. Guztiz beltza da, bularrean duen marratxo zuri luzea izan ezik. Bere jakirik gogokoena pipak dira eta gehien gustatzen zaion kirola marraskatzea ( arropa, plastikoa, egurra edota kartoia izan berdin dio, ez daude beren hortzetatik salbu!).

Egia esateko batzuetan jeloskor jartzen naiz, horren gauza txiki eta aspergarria besoetan hartu eta laztantzen dutenean. Ni askoz ere dibertigarriagoa naiz! Neu laztandu, neu! Txakur handi hau jolasteko prest dago beti! Tira, egia esan Carbi nahiko pottoloa da batzuetan.


Jai

Zer ote dago hor behean?
Umm, bai sagar gozoa!
Neguan kotoi ohean gozo-gozo.
Orain da kaiolatik ihes egiteko unea!

1 comentario:

  1. -Gure ohea askoz politagoa da, eta ez dut esaten jeloskor jarri garelako baizik eta egia delako. Hala ere, nahiko aurpegi atsegina duzu, gurekin jolastu nahi duzu egunen batean?

    Vito eta Lucky

    ResponderEliminar