Bizitza hain da krudela! Egun osoan eskobatzen nago nire hanka eta esku koitaduekin eta ez dit ezertarako balio! Hurrengo mementoan zerrautsa leku berean dago eta berriro prozesu guztia hasi behar dut. Zergatik zerrautsa hain da managaitza! Zergatik gertatzen ote da? Zoratzen hasita nago, egun guztietan berdina gertatzen zaigu. Gauetan eskobatu dudana pixka bat gehiago irauten dit, baina goizetan debalde da, ekortzen dudana "zerrauzte" (zerrautz-euri) modura jauzten zaigu gainera.
Detektibe pribatu bat kontratatu beharko dut misterio hauek argitzeko. Modu honetan jakingo nuke zergatik "zerrauztea" bakarrik beheko solairuan gertatzen den eta zergatik goiko solairua ez den inoiz zerrautzez betetzen. Detektibea kontratatu bitartean, nire azterketak egiten ari naiz. Goiko solairua oso desordenaturik utzi dut: janaria leku guztietatik, zikinkeriak lurrean, iglu-denda mugiturik etab. Horrela, probatu nahi dut noiz gertatzen den "zerrauzte" fenomenoa. Orain arte frogatu dudana da solairua garbitu dugunean badirudi joera handiagoa dagoela "zerrauztea" gertatzeko, horrela izaten jarraituko da? Ikerlaria alokatu ezean, Lucky-ri esango diot erne ibiltzeko. Adibidez, atzo ni ekortzen nengoen bitartean Lucky lo itxura zeukan baina begiak erdi-zabalik zituen zelatan egoteko.
Watson maitea, misterioa argituko dugu!

Zuek bai korapilatsuak! Niri etengabe etxez aldatzen didate eta ez naiz paranoiko jartzen. Lastoa ia egunero aldatuta aurkitzen dut nahiz eta ni hemen lo egin eta bizitza lastoaren gainean egin. Lo egiten dudan txokoa ere egunero garbitzen didate, ez da bidezkoa! Zuek bai kexatiak!
ResponderEliminarCarla
Ja ja ja, misterio bikaina! Nik ere jakin nahi dut erantzuna. Dirudienez fenomeno hau ez da soilik zuen etxean gertatzen, nirean ere bai!
ResponderEliminarCarbi
Ohhh, epidemia bihurtzen ari da! Zerbait egin beharko dugu!!
ResponderEliminarLucky eta Vito