2010/11/23

Nire hasierak

Asteartea, 2010ko azaroak 23

Gaur nire familiaren istorioa azalduko dizuet. Ni baserri batean jaio nintzen nire txakur anaiarekin batera. Biok oso pozik geunden inguru hartan: txikitatik korrika egin genezake, anaiarekin borrokatzen nuen... Alabaina, hilabete batzuk nituenean hiriko etxe batera eraman ninduten txakur ama ezin ginduelako bioi zaindu. Hemen hasi zen nire oraingo bizitza. Dakizuenez, ama eta Carla arrebarekin bizi naiz, oso-oso pozik. Nahi ditudan laztanak ematen dizkidate, kalera egunero hainbat alditan ateratzen naiz, txakur eme askorekin jolastu dezaket, etxebizitzaz aldatzen dut noizean behin...

Herenegun, ordea, nire iraganeko bizitzara itzuli nintzen segundu batzuetan. Beste baserri batera eraman ninduten eta nire anaia ikusi nuen! Bai, ezin nuen sinetsi, hain aldatuta zegoen. Noski, ni bera baino askoz ere dotoreagoa naiz, ni hiriarekin batera findu naiz. Bera, ordea, oso apatza izaten jarraitzen du. Gainera, kontatu dit seme bat izango duela! Urte bateko adinarekin semea! Esan zidanean ezin nuen sinetsi. Ni oraindik nago nire bizitza bideratzen eta bera seme-alabak izaten jadanik. Kontuan izan behar duzue landan bizi diren txakurrak azkarrago heltzen dira eta seme-alabak goiz izatea ez da arraroa.





2 comentarios:

  1. Zein polita zauden argazki horretan, Bruni!

    ResponderEliminar
  2. Badakizu txakurrak txikiak direnean are politagoak diren. Argazki horretan 3-4 hilabete baino ez nituen. Orain urte bat dudanez, 7 kg pisatzen dut eta ez naiz hain txikia. Baina hori bai, polita izaten jarraitzen dut!

    Bruni

    ResponderEliminar