2010/10/24

Txakur baten egunerokoa: Laztan mintegia

Egun on, gaur mintegi berezia emango dizuet denok ikas dezazuen txakurrak ondo laztantzen. Klase oso inportantea da eta txakur bat laztantzen duzuen bakoitzean aztertuko ditugu zuen trebatezasuna. Praktikak egitea ez da derrigorrezkoa, baina ondo ikasi nahi baduzue eta azterketa gainditu nota apertekin ahalik eta gehien praktikatzea komeni da. Beraz, arreta berezia prestatu hurrengo azalpenei. 

1- TXAKUR EZEZAGUN BAT NOLA LAZTANDU: txakur ezezagun bati hurbiltzeko orduan hainbat pauso jarraitu baitira. Txakur guztiak ez baitira ni bezain adiskidetsu eta maitagarriak kontuz izatea komeni da, txakur batzuk lotsatiak direlako eta beste batzuk beldurtiak. Lehenik eta behin ezagutzera eman behar zara, honetarako eskua txakurrari aurkeztu usaindu dezan. Txakurrok usainaren bidez agurtzen gara eta keinu sinple hau oso edukazio onekoa iruditzen zaigu. Behin txakurra zure usaina ezagutu ondoren onartuko zaitu eta bera laztantzeko gai izango zara. Hasieran hobe da aho azpian laztantzea txakur batzuentzat eskua buru gainean ipintzea mehatxu keinua baita. Nirekin topo egiten baduzue ordea beldurrik gabe laztandu, ferekak maite ditut eta!.

2- NON ETA NOLA LAZTANDU: buruan laztanak gustatzen zaizkigu, baita belarri atzean ere. Hala ere nire ustez hoberena tripan laztanak jasotzea da. Noski ez diot edonorri nire sabelaldea erakutsiko (ez teorian behintzat), baina behin konfiantza irabazita ahoz gora etzango naiz pozik nire sabela laztandu ezazun! Mundukorik hoberena, masaje gozoena eta hain erlaxagarria. Kontatuko dizuet nire sekretua: tripan kilinak ditut, bai, bai, bular-kutsatik gertu. Eta kilinak egiten badizkidazu hankatxoa mugitzen dut pozik. 

Oso klase garrantzitsua denez eta irakasle ulerkorra naizenez boluntario aurkezten naiz praktika dezazuen. Nahi duzuenean laztantzen utziko naiz, badakizue gainera non ditudan gogokoen ferekak. Zain egongo naiz!


3 comentarios:

  1. Zu bai azkarra! Mintegia eman ondoren boluntario aurkezten zarela esaten duzu. Zuk eta biok dakigu zure intentzioa laztanak jasotzea zela. Mintegia aitzakia besterik ez da.

    Bromak alde batera utzita, ni ere boluntario nauzue praktikak egiteko.

    Bruni

    ResponderEliminar
  2. Bruni zu bai txakur azkarra ere. Onartzen zaitut laztan programan.

    Jai

    ResponderEliminar