Asteartea, 2010ko urriak 26
Zuek nola egiten duzue lo? Ohean etzanda, ezta? Gure kasuan ez da zehazki horrela izaten, modu askotan lo egin dezakegu eta. Hasteko azalduko dizuet Lucky-k nahiago duen modua.
Hamsterrok dugun buruaren flexibilitatea oso handia da, beraz, aurpegia aurrerantz izanda buruz behera etzanda lo egin dezakegu. Hau da Lucky-ri gehien gustatzen zaion jarrera. Ia-ia egunero horrela egiten du lo. Gainera, goizean goiz luzatze mugimenduak egiten ditu: burua gorantz mugitzen duen heinean gorputza gero eta lauago jartzen du. Gutxi-gorabehera, tapiz baten tankera hartzen du.
Nire kasuan, eserita lo egitea gustatzen zait. Bai, bai, eserita. Ipurdia algodoian jartzen dut eta eskuak gorputzaren erdian. Kontuan hartu behar duzue jarrera hau ez dela batere ohikoa gure espeziean (gizakiek, berriz, egunero jezartzen dira). Horregatik niri oso berezia iruditzen zait eta erosoa ere bada. Ez gara maiz jezartzen heziera txarrekoa baita. Imajina ezazue sabela garbitu behar dugula, kasu honetan ere ezin dugu ipurdiarekin lurra ukitu. Beraz, hankekin malabarismoak egin behar ditugu ez jauzteko. Alabaina, lo egiteko amak eta semeak ez didatenez ezer esaten, nahiz eta heziera txarrekoa izan, nire ipurdia goxo-goxo algodoiaren gainean jartzen dut.

Ahaztu duzue udan lo egiteko posiziorik freskoena: buruz gora eta luzetara etzanda!Baina kontuz ibili behar zarete inork ez dezan ikusi zuen sabeladea, oso intimoa baita.
ResponderEliminarCarbi.