Badakit hamsterrak definizioz marraskariak garela, baina zergatik? Historikoki gure espezieak karraskatu du jan duen elikagai guztiak. Ez nago ados definizio honekin, ordea. Nire semearen eta nire ustez, marraskatzea murtxikatzeko modu bat da, besterik ez. Beraz, zergatik ez ditugu izaki guztiak marraskari taldearen barruan sartzen?
Gainera, Lucky eta biok ez ginateke talde honetan sailkatu behar. Izan ere, elikagaiak jateko eta irentsi ahal izateko karraskatzen ditugu baina ez beste edozein egoeratan. Adibidez, ezagutu berri duzuen Carbi jerboari kartoia marraskatzea gustatzen zaio. Kasu honetan, beraz, marraskaria deitu diezaiokegu, baina guri ez. Eta karraskari deitzen bagaituzue, behintzat ez ezazue desairez esan, oso gaitasun baliagarria baita. Carbiri esaiozue bestela, hura arropa karraskatzeko gai da, edota kaiolaren atea!
Karraskatzea ez da bizitzeko modu bat soilik, ez bizitzarako tresna soila, marraskatzea kirola da!
ResponderEliminarCarbi
Jajajaja, zu bai barregarria benetan! Guretzat marraskatzea bizitzeko modua da eta kirola gurpilan ibiltzea da! Gurpila ez dugu marruskatzeko erabiltzen zu bezala! Gurpilaren eginkizuna birak ematea da gu birarazi egiten diogulako. Ea noiz ikasten duzun!
ResponderEliminarLucky eta Vito
Baina gurpila horren gozoa da...
ResponderEliminarCarbi