2010/10/14

Txakur baten egunerokoa: Zergatik ez ditugu postariak gustoko



Mundu osoan zehar bada kondaira oso famatu bat zeinek dioen txakurrok ez ditugula postariak gustoko. Jakina denez kondaira guztien atzean benetako egoera bat dago eta beraz, gaur esklusiban misterio hau argituko dizuet.

Hasiera-hasieratik, txakurra gizakiaren lagunik minena denetik (orain dela hainbeste denbora inork ez dituela gogoan ez lehenengo txakurra, ez lehenengo gizona), garai haietatik txakurron betebeharra izan da gure eta gure lagun minen etxea babestea. Norbait gerturatzen denean zaunka egiten dugu eta zaunka egitean ezezagunak aldentzen dira. Hau da munduaren oreka naturala. Baina egun batean postariak agertu ziren. Gizakiz mozorrotutako deabru hauek munduaren oreka naturala apurtun nahi dute, gure etxeetara hurbiltzen dira gu zaunka egin arren eta gutxi balitz paperak uzten dituzte gure baimenarik gabe!

Inork ez daki zergatik existitzen dira postari-deabruak baina teoria asko daude. Batzuen ustez txakur alfer baten ondorioz txakur guztiok pairatu behar dugun zigorra da. Besteen ustez jainko-txakurrak bidalitako azterketa da, txakurrok ez dezagun gure zeregina inoiz ahaztu. Dena delakoa gure lana berdina da: postariak uxatu eta kondaira dioenez postaria uxatzen duen txakurrari paradisua espero dio.





1 comentario:

  1. Oso barregarria zara, Jai. Ez dugu ulertzen zergatik ez zaizkizun postariak gustatzen, gizakiak dira azken finean eta ez dizute ezer txarrik egingo. Tira, zu laztantzea nahi badu, orduan bai ihes egin ezazu!

    Vito eta Lucky

    ResponderEliminar