Marou ez da familiakoa, bizilaguna baizik. Baina hainbeste denbora pasatzen du nire lorategian ( niri baimenik eskatu gabe) familiako kidea dirudiela. Marou frantsesa da eta beraz, ez nago ziur bere izena ondo idatzi dudanik. Magó ahoskatzen da behintzat, hori ziur. Katu eme honen belarriak motzak diren arrazoia ezezaguna da,baina esan dezaket asko gustatzen zaiola ehiza egitea eta nahiz eta nahiko lotsatia izan, behin ezagutzen zaituenean oso eztitsua da eta ferekak maite ditu. Gizakiekin behintzat honelakoa da. Ni txakurra naizenez eta katuekin erlazio konplikatua dudanez ahalik eta urrunen mantentzen naiz. Marou ere ez da gehiegi niregana gerturatzen.
Jai
Zu bai polita! Zergatik ez dugu batera jolasten? Baina, mesedez, ez iezadazu atzaparkadarik eman! Nik zurekin jolastu nahi dut bakarrik.
ResponderEliminarBruni