2010/10/25

Artale jaurtiketa

Astelehena, 2010ko urriak 25

Badakit atzo ama paregabea zela esan nuela, baina gaur ez nago horrekin hain ados. Gaur goizean artalea jaten nengoen oso pozik (Lucky). Orduan, ama gose balitz bezala begiratu dit artalea, hau da, niregana so eta so zegoen. Beraz, asko kostatu arren, artalea bota diot berak har dezan. Eta ez dakizue zelako punteria dudan: iglu-dendatik goiko solairuaren zintarrira bota dut. Amak, ordea, ez du hartzeko plantarik egin. Ez du ezta mutik ere esan. Baina zer gertatzen da? Orain janaria eskaintzea ez da heziera onekoa, ala? Pertsona nazkatia al da? Edonola ere, oso esker txarrekoa iruditu zait niri egin didana! Ez diot berriro ezer eskainiko, zertarako?

3 comentarios:

  1. Ja ja ja, hoberena dena zu jatea da, ni egiten dudan moduan. Amak zerbait eskuan badu kentzen diot segituan, bereziki pipak badira.

    Carbi.

    ResponderEliminar
  2. Baina ni hamster txintxoa naiz eta amak horrela begiratzen banau, nire joera bera laguntzea da... Hori gertatzen zait hain hamster ona izateagatik.

    Lucky

    ResponderEliminar
  3. Txundidura begiak jarri ditut eta ez gose aurpegia. Zu bai txotxolo! Kritikatzen hasi aurretik, egiaztatu ezazu ze nolako aurpegia jartzen dudan.

    Ama Sonia

    ResponderEliminar