
Ni Bruni txakurraren arreba naiz. Bai, badakit animalia ezberdinak garela, baina etxe honetan tokatu zait bizitzea eta horrela da! Bruni oso anai astuna da eta horregatik amak berari atentzio handia eskaini behar dio. (Nire ama, ama Soniaren izekoa da). Etxez aldatzen garen bakoitzean kriston iskanbila sortzen da. Beraz, herenegun, amak atea ireki zuen eta giltzak jausi zitzaizkion. Ni, alaba txintxoa naizenez, giltzak hartu nizkion nire bidai-saskian. Amak, ordea, ez ninduen eskerrarik eman, eroa balitz bezala leku guztietan bilatzen hasi zen giltzen bila. Ni berari begiratzen nion giltzak nituela esateko asmoz baina ez zidan entzuten. Jo ta ke leku batetik bestera zebilen kezkatuta. Minutu batzuk igaro ondoren, ni saskian mugitu nintzen eta orduan amak eskua sartu zuen giltzak hartzeko. Badirudi nire ipurdiarekin giltzak estaltzen nituela! Sentitzen dut, ez nintzen konturatzen. Ipurdi lodia al dut? Bihar dieta egingo dut badaezpada!
No hay comentarios:
Publicar un comentario