Sekretu bat kontatuko dizuet, baina ez inori esan (bereziki ez esan txakur eme politei). Dutxa gorroto dut. Tira, baliteke hainbesterako ez izatea baina ez dut batere gustoko. Ura erortzen zait gogor gainean eta batzuetan hotza gainera! Ez dago eskubiderik! Amak ez dit ihes egiten uzten, harrapaketan jolastuko bagenu dutxatu bitartean ziur dibertigarriagoa izango litzatekeela. Baina ez, geldi, geldi egon behar naiz eta zaparrada hotza jasan.
Bestalde bainatzea maite dut, mila bider hobeagoa da! Bereziki lakuetan bainua hartzea. Probatu al duzue inoiz? Mundukorik gauza erlaxagarriena da laku batean igeri egitea, kirola egin ondoren bereziki. Eta gainera makil batekin jolasterik badago... paradisua! Berdin dio uda edo negua izan, utziko banindute beti salto egingo nuke lakuetara. Behin sartu nintzen ere jolastera errekatxo batean baina ura beharrean lokatzez beteta zegoen. Beraz marroi kolorekoa atera nintzen eta gainera igel batekin buruan! (Ze uzte zuen igelak orrazia zela?).
Baina bainu edo dutxa ostean, berdin dio, ez dago libratzerik, orrazteko unea dator! Ama, zenbat min! Iletik tira eta tira ileko korapiloak desegiteko. Eta rastak eraman nahi baditut zer?! Amak ez dit uzten. Ez dago eskubiderik!
Dutxatzea ez da hainbesterako Jai, mingainan dugun ura nahiko epela da eta eta gure eskuekin orraztea oso erraza da. Zergatik ez duzu probatzen zure mingainarekin dutxatzea? Askoz ere erosoagoa da!
ResponderEliminarVito eta Lucky
Handiegia naizelako!
ResponderEliminarJai