2010/11/23

Txakur baten egunerokoa: Mendian

Mendira joatea munduko gauzarik hoberena da. Aire freskoa, zelai handiak eta nahi dudan guztia korri egin dezaket, aske eta naturan. Baina oraindik hobeagoa da jende askorekin mendira igotzea. Batzuetan anaiaren ikastolako lagunekin eta haien gurasoekin joaten gara mendira, talde handi batean. Beste txakurrak ere etortzen dira eta nahi beste jolastu dezaket. Gainera guztiok nahi dute nirekin jolastu, umeak oso dibertigarriak dira eta energiaz beteta, asko korri egin dezakegu eta harrapaketetan jolastu. Nagusiek berriz, laztantzen naute eta oso polita naizela esan. Aaaah, hau bai bizitza!

Mendian era guztietako abereak daude. Zaldiak, ahuntzak,ardiak... Ardiak bereziki beldurgarriak dira. Bai, bai, beldurgarriak. Zuri begira geratzen dira adi-adi eta isilik begi handiekin eta beti ari dira belarra jaten! Nire ustez nazkatuta daude horrenbeste belarrarekin eta haragi zati bat noiz erori geratzen dira begira. Gainera, haiengana jolasteko asmoz hurbiltzen bazara segituan korrika ihes egiten dute. Ez dira batere adiskidetsuak, ez. (Ez zaitezte ardietaz fidatu). 


1 comentario:

  1. Ni ardiak ez ditu inoiz ikusi. Bai, egun batean baina denak elkarrekin zeuden eta ez zidaten hainbeste beldurrik eman. Niri loa galarazten didana dira behiak. Batez ere behien marruak, ez ote dira izugarriak?

    Bruni

    ResponderEliminar