Txakurroi ere jolastea gustatzen zaigu, niri bai behintzat. Jolas mota askotan aritu gaitezke.
Aita eta anaiarekin esaterako, sarri jolasten du futbolera. Bai, baloi bat harrapatu behar den joku hori. Baina ba al zenekien debekatuta dagoela baloia hortzekin hartzea? Hala ere, niri oso zaila egiten zaidanez hankekin jolastea batzuetan tranpa egiten dut eta ahoa erabiltzen dut baloia harrapatzeko. Kasu hauetan futbolera jolasteari utzi eta harrapaketan hasten gara, anaia nire atzetik korrika eta oihuka. Hain da dibertigarria!
Makil eta pilotekin jolastea ere gustatzen zait. Makila edo pilota jaurti eta haren bila joango naiz korrika, berdin dio lur edo uretara. Baina gero ez espero bueltatuko dudanik jostailua, eh! Hartzen dudana nirea da eta nahi baduzu zuk ere harekin jolastu lehenengo kendu beharko didazu. Ah, harrapaketan jolastea hoberena da!
Uretan jolastea ere oso dibertigarria da. Igeri egitea, makilak eta pilotak bilatzea eta hoberena jendea bustitzea ilea astintzen dudan bakoitzean! Baina zergatik egiten dute horrenbeste iskanbila dutxa txiki bategatik? Bainua tartekatu besterik ez dut nahi, denok ondo pasa dezagun elkarrekin uretan. Gainera denok diote itsusi jartzen naizela ilea bustintzen dudanean, argalago nagoela baidirudi. Tira, ez da nire errua ile pila bat izatea, ezta?Beraz, noiz etorriko zara nirekin jolastera? Orain ezagutzen dituzu nire joku maiteenak. Joan gaitezen elkarrekin ondo pasatzera! Zain egongo naiz.
Kontuan hartu behar duzu, Jai, guztioi ez dugula ura hainbeste maite. Egunero dutxatzen gara, beraz, arropa jantzita dugunean ez zaigu bustita egoten gustatzen.
ResponderEliminarNi berokia eta guzti sartzen naiz ba uretan!
ResponderEliminarJai.