2010/11/18

Carbiren abenturak!

Gaur kaiolatik irten naizenean paseo bat ohetik ematera argi nuen zer egin nahi nuen: Pelikula bat! Beraz zuzenean ordenagailu eramangarrira igo naiz eta nire hankatxoekin teklatuan ibiliz amak erabiltzen duen programa filmeak egiteko ireki dut. Pena da ez dakidala nola erabiltzen den. Baina ulertu ote du amak nire mezua? Baietz dirudi, nire bideo berri bat aurki baidaiteke orain interneten! Espero dut nire aktuazio bikaina gustuko izatea!

Carbi




1 comentario:

  1. Asko gustatu zaigu zure bideoa, pipa jateko teknika oso ondo menperatzen duzu, zorionak! Hurrengo batean atera zaitez kalabaza-haziak jaten. Hauek zuritzea askoz zailagoa da eta ziur nago asko barre egingo dugula!

    Lucky eta Vito

    ResponderEliminar