2010/11/08

Goizean irri, arratsaldean nigar

Astelehena, 2010ko azaroak 8

Kotoia goiko solairutik jaisteko profesionala izan behar zara. Ezin du edonork hori egin. Horretarako taldeko lana beharrezkoa da eta nahiz eta semea eta biok lagun onak ez izan, honetan bat egiten dugu. Ni goian jartzen naiz trebeagoa naizelako algodoia txarrantxatzen (baina ez dadila Lucky enteratu). Bitartean, Lucky behetik algodoitik tira egiten du (suhiltzaile plantak egiten ditu, nik uste emeak erakartzeko baina ez nago ziur emeei suhiltzaileak gustatzen zaizkien). Horrela, ni iglu-dendatik algodoia ateratzeko gai naiz eta hau harrotu dudanez, orain altuagoa da eta pisuagatik beherantz jotzeko joera izango du. (Amak begiratzen gaitu zoro aurpegiarekin, beharbada,kotoia kardatzearena ez omen da lagungarria, baina bestela nola egin behar dugu? Ama hor dago guri begiratzen eta epaitzen, baina berak ez du lan hau egiten). 

Hortaz, kotoia pisuagatik, txarrantxatu dugulako, tiratu dugulako edo Hamster jainkoak laguntzen digulako bat-batean beheko solairura jausten da. Orduan gu biok, bakoitza erpin batetik kotoia hartuz, gehiago txarrantxatu behar dugu bola zuri bat izan arte. Bola horren barruan igarobide batzuk uzten ditugu hortik irten eta sartzeko. Horrela, berogailu beharrik ez dugu, ikusgaitz bihurtzen gara eta oso eroso gaude. Zer iruditzen zaizu orain, ama Sonia? Barregarria iruditzen al zaizu ikusgaitz egiten garen bakoitzean? Goizean irri, arratsaldean nigar, ezta?



2 comentarios:

  1. Amek ez dituzte gauza horiek ulertzen. Baina jarraitu gogor lanean!

    Carbi

    PD: oso guapoak zaudete argazkian.

    ResponderEliminar
  2. Mila esker! Jarraituko dugu lanean eta amari erakusten txintxoak eta langileak garela. Argazkiari buruz esan beharra dugu azpikeriaz egin duela. :(

    Vito eta Lucky

    ResponderEliminar