Lur naiz berriro ere, ikus dezakezuenez asko gustatu zait blog honetan idaztea. Izan ere, hemen agertu nintzenetik itzal handiko txakurra bihurtu naiz nire auzoan eta hori eskertzekoa da. Oraingo honetan dakartzat oso pasarte dibertigarria.
Gaur dutxatzerako orduan, beti bezala bainuontzian sartu naute. Eta ohitura denez hortik ihes egiten saiatu naiz, baina bainuontziaren hormak irrist egiten dute! Jakin behar duzue ni asko garbitu behar naizela nire ilea oso zikina delako. Beraz, 10 egunero dudan errituala oroimenean gordeta daukat. Hala ere, ustekabeak beti suertatzen dira. Egun batean eskuoihal batekin lehortu ninduten eta asko gustatu zitzaidan. Hurrengo egunean, berriz, ile-lehorgailua erabili zuten eta ez zitzaidan batere gustatu. Izugarrizko zarata egiten du eta gainera airea nabaritzen duzu gorputzaren atal guztietan. Haize-bolada handia egongo balitz, ulertuko nuke sentsazioa, baina etxean egonik oso arraroa iruditzen zait haizea izatea.
Egun gertatu zaidana da xanpuz aldatu dugula. (Guk ez dugu Jerbal essences erabiltzen jerboentzat pentsatuta dagoelako). Xanpu urdin bat erabili dugu eta apar asko sortu da ilea igurtzi didatenean. Oso bitxia iruditu zait apar urdina ikustea. Hala ere, arazoa ez da igurzterakoan gertatu, lehortzerakoan baizik. Ama ni sikatzen zegoen konturatu denean ilea urdina neukala! Korrika etxetik irten behar izan dugu eta albaitarira joan. Hark esan digu kolorea itzulgarria dela, lehenengo egunean gerta daitekeen erreakzioa dela. Ufff, zelako arindura!

Ze gauzak gertatzen zaizkizu!! Ziur ez zela ilearentzat tintea? Badaezpada ezaidazu txanpuaren izena, ez erabiltzeko. Ez dut uste urdina ondo geratuko zaidanik eta!
ResponderEliminarJai
Ba ez dakit zein den izena, sentitzen dut. Zuk ez ezazu xanpu urdinak erabili. Hala ere, erabiltzen badituzu bakarrik lehenengo egunean gertatzen den erreakzioa da, hurrengo erabileretan, ilea ez zaizu urdina geratzen.
ResponderEliminarLur