2010/11/15

Carbiren etxeak

Amak beti dio printzea naizela. Agian horregatik ditut bi etxe. Bata handia da, gaztelu bat bezala, eta hodia eta bigarren solairua eta guzti ditu! Bestea aldiz txikia eta erosoa da. Gainera karabana ere badut. Edo karroza ote? Ez dakit. Kasua da kutxa bat dela alde batetik bestera eramaten nauena, oso erosoa bidaiatzeko, baina batzutan kulunka egiten du eta urduri jartzen naiz. Horretaz aparte bola dut noski, ibilgailu-modelorik berriena eta arrosa kolorekoa gainera! (Bai, amak aukeratu zuen).

Amak printzea naizela dio, aitak berriz mimatua.

Zelako logura!

Ihes egiteko unea!

Zeri begira zaude?

Bigarren solairuan, gazteluaren errege.

Pipak maite ditut!

Zer ote dago hor kanpoan?

Leihotik begira

Argazkirik ez, logure naiz eta!

Libre azkenik?

Ikusten zaitut!

1 comentario:

  1. Ederra zara benetan! Gu ere zu bezalako kaiola izan nahi dugu, handia da, ezta? Eta zergatik ez zara gurekin jolastera etortzen?

    Lucky eta Vito

    ResponderEliminar