Asteazkena, 2010ko azaroak 3
Kaixo! Nire izena Lur da eta nire istorioa kontatuko dizuet. Ni ez naiz Vito eta Lucky-rekin bizitzen, lagun bat besterik ez naiz baina maitagarria naizenez, utzi didate hemen idazten! Ze ona naiz jendea konbentzitzeko orduan!
Tira, ni oso txakur txikia naiz, hilabete batzuk (3hilabete) baino ez ditut eta hilabete bakarra daramat nire amarekin. Ama ez da ni bezalakoa, hori ulertzen duzue, ezta? Bera ez da iletsua eta bere usaina ez da nirea bezalakoa. Gainera, ni baino askoz altuagoa da!
Amarekin bizi naizen denbora honetan, gauza asko ikasi ditut. Adibidez, nire lehenengo paseoak eman ditut. Ez dakizue zelako interesgarria den paseatzea! Badakizue zenbat usain ezberdin dauden? Eta zenbat jende eta zenbat txakur! Zirraragarria benetan! Bestetik, nire lehenengo bainua ere probatu dut eta...ez dakit nola azaldu izan dudan sentsazioa. Bat-batean bainuontzi batean murgilduta aurkitu dut neure burua eta hortik ezin atera! Ez hori bakarrik, hain bustita nengoen ze ileak pisatzen zuen. Oso arraroa, benetan, ez ezazue probatu. Ahal baduzue ohitura horretatik aldendu zaitezte!
Hitz egingo dizuet orain janariaren alboan jartzen didaten ur platerari buruz. Zuek ba al dakizue zertarako balio duen? Nik ulertzen dut elikagaiak jateko direla baina ura duen platera? Nik ipurdia freskatzeko erabiltzen dut. Horrela, ipurdia hozkirritua daukat eta bide batez garbia ere bai. Ama, hori egiten dudanean nire atzetik doa niri errieta egiteko baina ez dakit zergatik. Hurrengo egunean platera hor jarraitzen du, beraz, nik uste dut haserrealdia pasatzen zaiola.
No hay comentarios:
Publicar un comentario