2010/11/16

Burdinezko barrak, ze goxoak!

Asteartea, 2010ko azaroak 16

Kaixo, nire izena Gustakovich da eta espiritu bat izan arren, blog honetan hitz egingo dizuet nik bizitako esperientzen berri emateko. Ni hamster errusiarra nintzen eta nire portaera beraz, ez da hamster roborowski horiek ezagutzen dituzuena bezala. Ni askoz txintxoagoa nintzen nahi nuenean, noski. Hasteko, ni ez nion ama Soniari hainbeste buruko min eragiten ez nintzelako garbitzaile amorratua. Janaria nire lekuan neukan, komuna beste leku batean eta logela bestean. Hala ere, ez nituen txokoak hain garbi uz
ten ez nuelako nire denbora eskobatzen xahutzen. Amak eskerrak eman beharko lidake ez nuelako kaiolaren kanpoaldea zerrautzez betetzen.

Kaiolan egotea zen niri asko gustatzen zitzaidana. Badakit arraroa dela, baina nik gustokoa nuen burdinezko barrak izatea. Burdinezko barrak oso goxoak gogoratzen ditut. Izugarri gustatzen zitzaizkidan batez ere goiko solairukoak.
Gau osoa ematen nuen burdinezko barrak karraskatzen. Estresaren aurka erabiltzen nituela pentsatzen zuen amak, baina egia esanda burdinezko barrekiko maitasuna zen nik sentitzen nuena. Burdin trangak hortxe zeuden beti ni hozteko beroa nuenean, ni sostengatzeko funtzioa zeukaten sabaitik zintzilikatzen nintzenean, irristatzeko funtzioa ere bazuten, zapore bitxia zuten etab. Amak, berriz, ez zuen gure amodioa ulertzen eta beti saiatzen zen ni hauetatik aldentzen. Baina nire maitasuna oso bortitza zenez, lortzen nuen kaiolara berriro itzultzea. Askotan burdinezko barrak kanpotik karraskatu behar izan nituen nire afektua erakusteko.

Nire amodioa, ordea ez da heldu hurreng
o belaunaldi honetara. Vito eta Lucky-k ez dute ni bezalako sentimenduak. Noizean behin Lucky-k burdin trangak marraskatzen ditu baina estresatuta dabilenean bakarrik. Hori ez da benetazko maitasuna. Argi dago: Gauza onak gutxi irauten du.


2 comentarios:

  1. Nola ulertzen zaitudan, lagun! Nik ere maite dut barrak karraskatzea. Tira, eta kartoia eta plastikoa eta arropa... Egia da, karraskatzea maite dut eta kito!

    Baliteke ez izatea horren maitale fidela. Maitasunaz maitemindutakoa maitalea bezala, ni karraskatzea maite dut.

    Carbi.

    ResponderEliminar
  2. Gure amodioa, lagun, ez du inork ulertzen.Zure kasuan ere entzun dut barretatik aldentzen zaituztela limoia barretan igurtzen dutelako. Limoia garratza da benetan baina entzun dut zure maitasunarekin lortu duzula oztopo hori gainditzea.

    Gustakovich (espiritua)

    ResponderEliminar