2010/11/12

Txakur baten egunerokoa: Oporretan

Txakurroi ere oporrak gustatzen zaizkigu. Batzuetan aiton-amonaren etxera noa oporretan. Asko gustatzen zait etxe handia delako, lorategi eta guzti ni nahi dudan bezain beste jolasteko. Gainera aitona denbora asko pasatzen du lorategian lanean eta ni berarekin egon naiteke.

Amonak beti janari goxoa ematen dit! Gero aitak esaten du loditzen naizela, baina nik ez dut uste. Ilea izango da hazten dena eta lodi itxura ematen didana. Gero kirol asko eginda eta listo, kopontzen du aitak arazoa.

Gainera egongelan lo egiten usten didate eta negua bada tximinia aurrean ere! Aiton-amonak oso jatorrak dira. Aitona beti dago adi noiz ni paseatzera eraman eta amonak kalera irteten den bakoitzean berarekin eramaten nau. 

Goizean gosaltzen duten bitartean mahai azpian etzan naiteke, aitonaren oinetan eta aita ez dago esateko hori ez dela nire tokia. Etxean bakoitzak bere lekua baitu sukaldean, bakoitza bere eserlekua eta nik nire txokoa, aitak deitzen duen moduan.

Beraz aiton-amonen etxean egotea oporrak 5 izarreko hotelean pasatzea bezalakoa da! Ez naiz inoiz hotel batean egon baina ziur nago ez dela horren ona aitona eta amonaren etxea bezala.


2 comentarios:

  1. Ze ondo bizi zara aiton-amonekin! Jeloskor gaude! Gu amarekin askoz hobeto bizi gara, amazulo bihurtu gara pixkat.

    Vito eta Lucky

    ResponderEliminar
  2. Ba amarekin geratu. Nire familia nirea da eta! :P

    Jai

    PD: Tira, jerbo horrekin arreba tartekatu behar badut ere.

    ResponderEliminar