2010/11/15

Carla bere osotasunean

Ezagutzen nauzuenez ez dut nire aurkezpena egingo berriro ere. Nire argazkiak erakutsiko dizkizuet ikus dezazuen nolakoa naizen eta nire gustoen berri emango dizuet.

Argazki honetan ikus dezakezue nire barazkirik gustokoena: txikoria-belarra. Landare honen zurtoinak jaten ditut minutu gutxitan. Hain goxoak daude!

Badakit nire itxura arraro samarra dela, zigarro bat erretzen ari naizela dirudi. Baina ez da horrela, nik amak jarritako dieta hitzez hitz jarraitzen dut eta zigarroak ez dira honetan sartzen. Fruitu lehorrak jaten ditut edozein marraskari bezala, ogi gogorra eta barazki ugari. Niri ez zait ura asko gustatzen eta horregatik egunean zehar askotan txistu egin behar dut barazkia emateko. Edozein motatako barazkiak gustatzen zaizkit: aza, azalorea, uraza, azenarioa, espinakak...

Irudi honetan erakusten dizuet nire logela. Ez dut kaiolan lo egiten oso deserosoa baita. Nahiago dut leku bigun bat han etzanda egoteko. Gainera, oso mantsoa naizenez nitaz fidatzen dira eta kaiola ez didate normalean itxita uzten. Beraz, txoko batetik bestera etengabe saltoka ari naiz. 

Hemen ikus dezakezue ez naizela handia ezta txikia ere: tamaina ertainekoa naiz. Sofaren gainera igotzen nautenean ertzak maite ditut eta ez naiz nire neba bezala. Ni ez naiz kuxkuxeroa eta nahiago dut nire bizilekuan egon, oso babestua.

Batzuetan, nire etxebizitza aldatzen duen bitartean, amak uzten dit ohean jartzen baina nebarekin kontu handiz ibili behar du ni musukatzeko nahian dabilelako beti.

Hemen nire saltsara nago! Etxean babestuta eta ikusten duzuenez ez ditut burdinezko barrak behar ez zaidalako kaiolatik irtetzea gustatzen.

2 comentarios:

  1. Carla, zu bai polita!! Eta hain handia! Nola egin duzu horrenbeste hazteko? Txikoria belar hori al da? Ez dut inoiz probatu.

    Carbi.

    ResponderEliminar
  2. :D :D

    Ez ni horrela jaio nintzen, ez naiz asko hazi. Hala ere probatu nahi baduzu txikoria-belarra gomendatzen dizut. Oso goxoa dago! Eta hazteko gomendioa: luzatu zaitez ahal duzun beste eta horrela beharbada lortuko duzu handiago izatea.

    Carla

    ResponderEliminar