Lapur bat izan dugu etxean. Gure kaiolan ez, baizik eta gu bizi garen etxean. Gaua zen eta gu lotan geunden oraindik ez zegoelako etxea ilunpean. Ama argiarekin gure alboan zegoen eta bat-batean soinu arraro batzuk entzun genituen. Izugarriak, ikaragarriak, beldurgarriak…ezin ditut deskribatu. Munstro bat etxean egongo balitz bezala.
Gu biok altxatu ginen amen batean eta gure buruak erne jarri genituen. Biok kliska egin gabe geratu ginen amari begira, baina hark jarraitzen zuen lan egiten. Zer egin behar genuen orain? (Ezin dugu zaratarik egin gure ahoarekin, beraz, nola ohartarazi?) Ni goiko solairura igo nintzen aita behean zaintzen zuen bitartean. Ea horrela guri begira jartzen zen eta arriskua sumatzen zuen.
Memento horretan aurkikuntza harrigarria egin nuen. Lapurra zegoen amaren ahoan. Bai, lauki itxurakoa zen eta amak zukutzen zuen indarrez. Horrek eragiten zuen soinu arraro hori: zuku bat zen, alegia, lapurtzat hartu izan genuena. Gu bai inozoak!
Gizakien munduan soinu arraro asko daude. Egia da. Batzuetan dena isilpean dago eta bat-batean ahots bat entzuten da. Edota beste edozein zarata arraroa. Jarraitu erne, adiskideak!
ResponderEliminarCarbi
Zure esanetara, sarjentu nagusia!
ResponderEliminarLucky eta Vito